Nagusientzako Chupa Chups-a
Chupa-Chupsa adin guztietako pertsonentzat baina bereziki umeentzat eginiko produktua dela pentsatu izan dut beti. Baina beharbada bere xede-taldea pertsona nagusiak dira soilik. Hori pentsaraztera eraman ninduen bere publizitatearen irudi batek. Ez nuen inoiz ikusi espazio publikoan. Baliteke aproposa ez izatea bertan jartzeko, eta horregatik. Irudi horretan, espainiar markaren produktuaren mezua guztiz sexualizatua zen. Bertan emakume gazte baten gorputza agertzen zen lepotik gerriraino, titiak erdi bistan zituela. Titi hauek guztiz borobilak ziren eta oso tente zeuden, edozein gizon heterosexualaren amets erotikoa, zalantzarik gabe. Bere titietako batek, gainera, Chupa Chupsaren logoa zuen marrazturik, azpian zotza zuelarik. Bere titia lollipop famatua bailitzan.
Zergatik baliatzen du irudi hori Chupa-Chups-ek goxoki bat saltzeko? Argi dago ez dela sexuarekin lotutako produktu bat. Kondoi marka batekin edota lubrikante batekin ulertuko nuke horrelako publizitatea gauzatzea. Baina parkean jolasean dauden bitartean, umeek euren ahotan duten karamelu batekin? Ez dut ulertzen. Dena den, ez da Chupa Chups-ek horrelako zerbait egiten duen lehen aldia. Ondoren, indagatzen hasi nintzen eta publizitate erotikoaren beste hainbat adibide topatu nituen marka honen aldetik. Emakume sexualizatuenak hauek ere. Ez zait gaizki iruditzen euren produktua erotismoarekin lotuta badago eta haien helburua goxokia pertsona nagusiei, soilik, saltzea baldin bada. Baina bide batez, zergatik ez dituzte gizonezko sexyien irudiak baliatzen ere? Haien xede-taldea gizon heterosexualak eta lesbianak dira, soilik, ala?

Comentarios
Publicar un comentario